XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Balearen burua moztu eta zintzilik jarri zuten ontzi gaiñean, metro batzuk gora.

Gantza dena kendu ziotenean, urtu eta tupin izugarri aunditan sartu eta sotoan upeletan jaso genuen.

Ontzi-mutillak lanpetuak zebiltzan.

Ontzia Indio-Itsasora eta Balea Zuriaren jolastokira urbiltzen ari ziran neurrian, beraiek ere gero eta urduriago jartzen ari ziran.

Laister xamar beste bale-ontzi batekin egokitu ziran.

Berriz ere Ahab kapitanak Moby Dick'en berririk ba'zuten galdetu zien.

Erantzun-gisa, zeroi-ezurrezko besoa altxa zuan ontzi ingleseko kapitanak.

Bereala txalupa eraisteko agindu zuan Ahab'ek.

Laister asko eldu zan beste ontzira.

Balearekin izan zuan tupusta kontatu zion ark, baita Moby Dick'en atzetik joatea ausartegia zala esan ere.

Balea Zuria azkeneko aldiz non ikusi zuan jakin zuan bezain laister, Pequod'eko kapitana, agurrerietarako astirik artu gabe, bere ontzira itzuli zan, norabidea aldatzeko agintzera: Moby Dick'en larre berrietaruntz, ain zuzen.

Kapitan zoro arekin arrazoiketan ari nai izan zuan Starbuck'ek, eta burugabeko eizi artatik aldetzen zuan, baiña Ahab'ek zizpa artu eta aserre bizian gelatik irtetzeko agindu zion.

Bitartean, Queequeg gaixorik jarri zan, sukarturik.

Seguru-aski il egingo zala jakin zuanean, kanoa-itxureko zerraldo bat egiteko eskatu zion arotzari, bere leiñuko oituren arabera.

Gaixoaren gelan jarri zuten zerraldoa.

Baiña ez zuan zerraldoaren bearrik izan aldi artan: Queequeg sendatu egin zan eta bere lankideekin lanean asi.

Andik aurrera zerraldoa kutxa bezela erabilli zuan; irudi bitxi asko marraztu zituan bertan.

Itsasaldi-asieran, Fedallah, morroi persiarra, agertu zanean, naiko arriturik gelditu ziran tostartekoak.

Ark kapitanarekin zituan arremanak ez ziran argiak.

Kapitanak aintzat artzen zuela, bai, argi zegoen.

Fedallah'ek profezia bat egin zuan: itsas-gaiñean gorputzillak eramateko bi gurdi bitxi ikusita gero ilko zala kapitana: bata, gizona ez den batek egina; bestea, Ameriketako egurrez egiña.

Kapitanak berak, ordea, ez zuela izango bere illetetan ez gurdirik, ez zerraldorik.

Ekaitz ikaragarri bat lertu zan gau batean.

Tximista batek sutan jarri zituan iru masta-emborrak.

Gertakizun ark izu-dardaran jarri zituan tostartekoak: Jainkoaren eskua ari zala uste zuten, artu zuten bidetik aldendu naian, etxerako bidea ar zezaten.

Ahab kapitana bakarrik gelditu zan belturtu gabe.

Zutik mastaren oiñean, axut egin zion (...).